MOZORRO FESTA 2012-2016

Info

Hasieran esan bezala, 2012tik aurrera Urban 13ko Martak artu zuen Mozorro festa antolatzeko ardura.

Esker bereziak eman behar dizkiogu, esfortzu handia egin zuelako Mozorro festaren ideia mantentzearren. Gaztetxoenek aukera izaten jarraitu zuten, euren dantza eta koreografiak herri osora erakusteko.

Ezkerretik: Marta eta dantzarietako batzuk.

Eskerrik asko Marta eta gainontzeko guztioi.

Martaren ahizpak ere lagundu zuen antolaketan. Eskerrik asko (barkatu izena ez gogoratzea).

Lehen urteetan gu arduratzen ginen ekipoaz. Gero ez. Eskerrik asko teknikariei...

Break dantzarien erakustaldiak ere egiten ziren...

Parte hartzaile batzuk, Marta euren artean :-)

Koreografietako bat dantzatzen...

 

--------

PRENTSAN

Hernaniko Kronikan (beti bezela), jarraipena egiten zioten Mozorro festari. Aurrez antolatutako entsaion berri emanez eta ekitaldia bera jarraituaz.

 

Horrela aurkeztu zuten:

Mozorro Festarako entsaioa, gaur

HERNANI 2016/01/15 00:00 Ostirala

Inauterien barruan, otsailaren 6an, Mozorro Festa egingo dute Atsegindegin. Aurretik lau entsaio antolatu dituzte eta aurrenekoa gaur da, 17:00etatik 18:00etara, Biterin.

-----------

Mozorro Festa prestatzen hasteko aurreneko entsaioa, bihar Inauteriak otsailaren 5ean hasiko dira, eta urtero bezala, egitarau zabala izango da aurten ere; tartean, Mozorro Festa antolatu dute.

HERNANI HERNANI 2016/01/14 00:00 Osteguna

Aste gutxi geratzen dira inauterietarako, eta aurten ere, egitarauaren barruan, Mozorro Festa antolatu dute. Otsailaren 6an izango da, larunbatean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Atsegindegin. Mozorro Festan, gazteak bakarka edo taldeka, musikaren inguruan abestu, dantzatu edo antzezteko aukera izango dute. Bertan izango dituzte soinu ekipoa, mikrofonoak, KD irakurgailua eta behar duten guztia. Ekitaldiak aurkezleak izango ditu, eta taldeka edo banaka, parte hartuko duten herritarrei sarrera egingo diete; guztiak mozorrotuta joango dira eta kantuak gehienez 10 minutuko iraupena izan beharko du. Lau entsaio, aurretik Mozorro festa prestatzeko lau entsaio antolatu dituzte aurretik. Aurreneko entsaioa bihar izango da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, Biteriko areto nagusian. Talde bakoitzak bere musikarekin prestatu ahal izango du saioa, eta monitore baten laguntza ere izango dute. Beste hiru entsaioen fetxak ere zehaztu dituzte: urtarrilak 22, urtarrilak 29 eta otsailak 1; ordua eta lekua berdina izango dira. Hala ere, gogoratu dute gazteek beraien kabuz prestatu dezaketela; hau da, ez dela derrigorrezkoa entsaiora joatea.